Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2021 txostena argitaratu berri du. Iaz hizkuntza eskubideen urraketei buruzko 1.199 kexa jaso zituzten, eta horietatik gehienak administrazioetakoak eta zerbitzu publikoetakoak dira.
Antolakuntzak dio "erreleboa emateko ordua" ailegatu dela. Eguaztenean [martxoak 30] 18:00etan Pixape elkartean egingo den batzarrean parte hartzera gonbidatu dute jendea.
Apirilaren 2an ospatuko da aurtengo Berdel Eguna. Mutrikuko Udalak jakinarazi du boluntarioak behar dituztela.
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak ‘Egixarretik Mauthausenera’ egitaraua antolatu du astebururako: hitzaldia eta omenaldia egongo dira.
Gaur [martxoak 25] emango diote hasiera txapelketari, eta martitzenera [martxoak 26] arte luzatuko da. Herriko buztarri bakarreko harria erabiliko dute probetarako.
Elite eta 23 urtez azpiko mailek parte hartuko dute Markina-Xemeingo txirrindulari elkarteak zapaturako [martxoak 26] antolatu duen proban. 117 kilometro osatu beharko dituzte txirrindulariek.
Herrigintzako eragileak, hezkuntzakoak eta udala ari dira elkarlanean. Diagnostiko bat egin dute, eta jadanik lehenengo erronkak zehaztuta dituzte.
Martitzenean [martxoak 29] 07:00etarako autoak kendu beharko dira Artabide 41etik gora, hain zuzen ere, ezkerreko aldean.