Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak "betikotzeko arriskuaz" ohartarazi du Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2021 txostena argitaratu berri du. Iaz hizkuntza eskubideen urraketei buruzko 1.199 kexa jaso zituzten, eta horietatik gehienak administrazioetakoak eta zerbitzu publikoetakoak dira.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2021 txostena aurkeztu du gaur. Argazkia: Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/03/25

Hizkuntza Eskubideen Egoera 2021 txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gaur [martxoak 25], Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian, eta bertan esan dutenez, administrazioa eta zerbitzu publikoak dira jaso dituzten kexa gehienen iturri. Ildo horretatik, zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak “betikotzeko arriskua” ondorioztatu dute.

2021ean 1.320 intzidentzia jaso zituzten; horietatik 1.199 kexak izan ziren, eta 73, berriz, zoriontzeak eta kontsulta edo iradokizun ezberdinak. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren administrazioak dira kexa gehien jaso dituzten erakundeak.

Iaz 20 urte bete zituen Behatokiak, eta urte hauetan eremu batzuetan hizkuntza eskubideen alorrak izan duen antzeko argazkia azpimarratu nahi izan dute.”Ez hori bakarrik, urte hauetan emandako pausoak edo egindako lorpenak arriskuan izan daitezke aurrerantzean, ohartarazi du Agurne Gaubeka erakundeko zuzendariak. Garbiñe Petriati Behatokiko teknikariak esan du “tamalez, urte hauetako neurriek erritmo mantsoegia” izan dutela eta eremu batzuetan 2021ean ere “atzerapausoak” ikusi dituztela; izan ere, iaz jasotako intzidentziak 2020ko pandemia urtean baino “%15 gehiago” izan ziren.

Neurriak mahai gaineratzea, erantzukizun sozialaren parte dela gogoratu dute. Hala, hurrengo urteak erabakiorrak izango direla iritzita, Behatokiak deia luzatu die Euskal Herri osoko administrazio publikoei “lehentasunez herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko egun dituzten hutsuneak aztertu eta neurri eraginkorragoak martxan jarri ditzaten”.

Eremu sozioekonomikoa euskaldundu eta herritarren oinarrizko eskubideak borondatetasunetik harago har daitezen, “lege babes eta neurriak mahai gaineratzea” administrazio publikoek “bultzatu beharreko zerbait” ere badela gogora ekarri dute: “Baita erakunde eta enpresa pribatuek beraien bezero eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei aitortza egitea ere, gizarte justu eta berdinzaleago bat eraikitzeko duten erantzukizun sozialaren parte ere baita”.

Behatokiak Euskal Herri osoko administrazio publikoei eskatu die herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko egun dituzten “hutsuneak lehentasunez aztertzeko eta neurri eraginkorragoak” martxan jartzeko

Zerbitzu publikoetan herritarren hizkuntza eskubideak “uneoro eta berdintasunean” bermatzeko neurrien beharra nabarmendu dute, beste behin. Gaubeka bermeotarraren hitzetan, helburu hori lortzeko hizkuntza eskubideen “alde aktiboa eta pasiboa” landu behar dira: “Hau da, herritarrek ezin dute euskara erabili, zerbitzua eskaintzen duenak hori ahalbidetzen ez badu. Eta horretarako, araudi egokia eta bestelako lan-tresnak sortzeaz gain, lanpostu publiko guztiak zerbitzuak euskaraz eskaintzeko prestatuak egon behar dira: euskarazko arreta, informazioa, baliabideak… euskaraz ere lan egiteko gaituak egotea”.

Guzti horrek, hizkuntza eskubideen “erpin ezberdinak kaltetzen” dituela zehaztu du. Batetik, zerbitzu publikoak herritarren eskubideen bermean erreferentzia izan behar dira arlo sozioekonomikoaren euskalduntzerako, baina Behatokiko zuzendariaren iritziz, “tamalez”, lurralde eremu edo alor ezberdinetan administrazio publikoak berak “irizpide lausoagoak” izateak, eremu sozioekonomikoan ere “antzeko irizpideak erreproduzitzea” eragiten du. Bestetik, zerbitzu publikoetan hartutako erabakiek herritarren hizkuntza-ohituretan eragina daukate, zerbitzu publiko batzuk erdaraz jasotzera ohitu baitira herritarrak, eta Gaubekak esan du beste zenbaitetan euskara erabiltzeagatik “albo kalteak pairatzeak”, herritarrak “etsipenera eta bigarren mailako herritar sentitzera” eramaten dituela.

Agurne Gaubeka (Behatokiko zuzendaria): “Tamalez, lurralde eremu edo alor ezberdinetan administrazio publikoak berak irizpide lausoagoak izateak, eremu sozioekonomikoan ere antzeko irizpideak erreproduzitzea eragiten du”. 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan urteroko ohiko hutsuneak errepikatu zirela azaldu dute: “Administrazioen hizkuntz lehentasunak hiztun kopuruaren arabera edo eremuka ezartzeak lotura zuzena du herritarren hizkuntz eskubideak berdintasunean ez bermatzearekin”. Txostenean jasotakoaren arabera, herritarrek hutsune nabarmenenak segurtasun eta herrizaingoan eta osasungintzan aurkitu dituzte, baina, era berean, “oraindik ere hezkuntzaren alorrean zein zerbitzu orokorrei lotutako modernizazioan euskarazko zerbitzuak jasotzeko arazoak daudela” ondorioztatu dute. “Auzitegietatik emandako oldarraldiek herritarren determinazioa eta aldarrikapenak ugaritu dituzte”, azpimarratu du Behatokiko eledunak.

Eremu sozioekonomikoan, euskarak geroz eta espazio gutxiago daukala diote, eta Petriatik gaineratu du, egiaztatu dutela “lege-betebeharra dagoenetan ere, euskarazko arreta eta zerbitzuak jasotzea gero eta zailagoa” izaten dela, gaztelaniaz eta frantsesaz gain, eremu horietan ingelesak ere euskarak baino “toki nabariagoa” hartzen baitu hainbat arlotan. Bestalde, aisian euskarazko eskaintza falta edo euskarazko eskaintza urriagoa izateak herritarren “kontsumo ohituretan eragin” dezakela ondorioztatu dute. “Eta, etorkizunari begira, txiki eta gazteei bideratutako eskaintza zein mezuekiko kezka nabaritu zen” adierazi du Behatokiko teknikariak. Era berean, eremu hauetan inongo lege-betebeharrik izan gabe, “beraien determinazioz” euskarazko zerbitzua eskaintzeko ahalegina egiten duten enpresa eta entitateak eskertzen jarraitzen dute herritarrek, “zerbitzuaren kalitatea eta herritarrekiko begirunea nabarmenduaz”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.