Bizkaiko Batel Liga goiko postuetan amaitu dute Lea-Artibaiko taldeek
Ondarroa AEk lehen postuan amaitu du liga nesken alebin eta ume mailetan, eta nesken gazte mailan Isuntza nagusitu da.
Asteburuan Legution erabaki da 2022ko Bizkaiko Batel Liga. Ondarroa AEk emakumezkoen alebin eta ume mailetan lehenengo postuan amaitu du liga, 93 puntugaz eta 95egaz, hurrenez hurren. Nesken gazte mailan, berriz, Isuntza A geratu da ligako txapeldun, 86 puntugaz. Emakumeetan, aldiz, Isuntza hirugarren, Ondarroa A bederatzigarren eta Ondarroa B hamaikagarren geratu dira.
Gizonezkoetan gazte mailan Ondarru A hirugarren, Ondarru B seigarren, Isuntza zazpigarren eta Ondarru C hamahirugarren izan dira. Emakumezkoetan Isuntza B seigarren, Ondarru A zazpigarren eta Ondarru B bederatzigarren sailkatu dira. Kadete mailan, nesketan, Ondarru A bigarren, Isuntza A hirugarren, Isuntza B bosgarren, Ondarru C seigarren, Ondarru B zortzigarren, Elantxobe bederatzigarren, Isuntza C hamaikagarren, eta Ondarru D hamaseigarren sailkatu ziren. Gizonezkoetan, Isuntza A bigarren, Isuntza B zazpigarren, Isuntza C hamahirugarren, Ondarru hamalaugarren eta Isuntza D hamaseigarren geratu dira.
Alebinen mailan, Isuntza bigarren eta Ondarru B hirugarren. Ume mailan, Ondarroako bi talde geratu dira lehen postuetan eta beste biak zortzigarren eta bederatzigarren. Isuntzak hiru talde eduki ditu eta laugarren, seigarren eta hamargarren geratu dira. Mutilen alebin mailan Isuntza bigarren, Ondarru hirugarren eta Mundaka A laugarren. Mutilen ume mailan Isuntza Ak hirugarren amaitu du liga. Ondarru A bosgarren, Elantxobe A seigarren, Isuntza B hamaikagarren eta Ondarru B hamalaugarren sailkatu dira.
Gipuzkoakoek beste bi. Aurreko asteburuan Legution aritu dira Gipuzkoako klubak ere, baina oraindik beste bi jardunaldi geratzen zaizkie liga amaitzeko. Asteburu honetan Pasaian lehiatuko dituzten bi jardunaldiekin amaituko dute Gipuzkoako Batel Liga.