Dantzaz bete dituzte kaleak Lekeitioko inude eta artzainek
Kalejira eta dantzaldia eskaini zituzten zapatuan [martxoak 26] herriko Etorkizuna dantza taldeko dantzariek.
Eguraldi ederra lagun, Lekeitioko kaleak dantzekin alaitu zituzten zapatuan [martxoak 26] Etorkizuna dantza taldeko Inude eta Artzainek. Kalerik kale ibili ziren dantzan Trinkete etxetik irtenda Eusebio MÂȘ Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegi Zabala, Uribarren, Gamarra, Independentzia plaza eta Paskual Abaroa Etorbidetik igaro ziren kalejiran.
Ibilbide horretan geldialdi bi ere egin zituzten dantzaldiak eskaintzeko. Independentzia Plazan eta Paskual Abaroa Etorbideako oinezkoen gunean egin zuten dantzan. Herritarrek gogoz hartu dute dantzarien ikuskizuna, eta txaloz lagundu dituzte bidean.