Mutrikuko Udalaren bilkura
Eguenean [martxoak 31], 19:00etan, egingo da Mutrikuko Udaletxeko bilkura aretoan.
Mutrikuko Udalak ohiko osoko bilkuraren deialdia egin du eguenerako eta gai zerrenda argitaratu du.
Lehenik, 2022ko otsailaren 24an egindako Udalbatzaren ohiko osoko bilkurako aktaren onespena burutuko da. Ondoren, udaleko erabaki eta kudeaketen berri emango dute, besteak beste, 2022ko otsaileko alkate, hirigintza eta ongizate alorretako ebazpenak, eta udal jardueraren kuadeketako beste zenbait egintza.
Ibilgailuen Aparkatze Ordenantzaren alkateari buruz hitz egingo dute, eta Mutrikuko udalaren adierazpen instituzionala egingo da Next Generation funtsaren baitan, iruzurraren aurka.
Gai horiek landuta, adierazpenen txanda hasiko da. Batetik, EH Bilduk, hiru adierazpen egingo ditu: “Ukrainako gerrari buruz”, “Saharako gatazkaren aurrean” eta “MUGI txartelaren moldaketa”. Bestalde, EAJ-PNV alderdiak “Vladimir Putinek Ukrainaren aurkako erasoa arbuiatzeko” adierazpena egingo du. Azkenik, Berdeak-Independienteak herri plataformak aurkeztuta, “Portuko Zuzendaritzari informazio eskaera” adierazpena egingo da.
Bukatzeko, erregu eta galderei txanda emango zaie.