Zapatuan lehiatuko da V. Dzanga Kayaksurf eta Waveski Txapelketa
V. Dzanga Kayaksurf eta Waveski Txapelketa zapatuan [apirilak 2] ospatuko da, Mendexako Karraspio hondartzan.
9:00etan emango diote hasiera txapelketari. Ipar haizea eta itsaso nahasia espero dira, mare biziak ere aurreikusi dituzte, baina antolakuntzatik txapelketa aurrera eramateko erabakia hartu dute. 2021ean COVID-19ea dela eta, hainbat izan baitziren bertan behera gelditu ziren jardunaldiak, hortaz, kayaksurfa bultzatu eta 2022 urteari normaltasun bat emateko asmoz hartu dute erabakia.
Kayak surfeko eta Waveskiko Euskadiko XVI. Koparen barruan kokatzen da Karraspion burutuko den txapelketa, hain zuzen ere, zortzi jardunaldiz osatuta dagoen ligaren baitan, hirugarren lehiaketa izango da Mendexakoa.
Txapelketaren barruan hiru modalitate lehiatuko dira, baina antolakuntzatik jakinarazi dutenez parte hartzaile bakoitzak, gehiengoz, bi modalitatetan parte hartu dezake.
- Lehenengo kategoriari dagokionez, Kayak Surf International Class edo Kayak surf luzeak dira: hiru metro edo gehiagokoak parte hartu dezakete eta ezin dute gilarik izan.
- Bigarren kategoria, Kayak Surf High Performance edo Kayak motzak: 2,70 metrorainokoak dira eta gilak izan dezakete.
- Hirugarren kategoria, Waveski, surfeko taularen parekoena da. Egun ez dago barneratuta gure inguruan, baina errendimendu handiena eskaintzen dute kayak surfean. Hainbat diseinu eta tamaina izan ditzake, surfeko taulen tankeran.
Zapatuan, 8:15etan Talde Buruen bilera burutuko dute eta hortik aurrera, 9:00etatik 17:30eara, sailkatze ekitaldiak, final laurdenak, finalerdiak eta finalak burutuko dira. Ondoren, 18:00ak inguruan, sari banaketarekin hasiko dira.
Izen ematea itxi berri dute. Azken uneko erabakia izan da, baina mundu honetan ibiltzen direnak “ohituta” daudela diote, hortaz, hori ez da arazo izango. Egun ikusgarri batez gozatzeko gogoz daudenei hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete.