Udaberriko Azoka egingo dute Munitibarren
Lea-Artibai eta inguruko udalerritako ekoizleak bilduko ditu domekan [apirilak 3] udalak lehen aldiz antolatzen duen ekimenak. Besteak beste, elikagaiak, bitxiak, osagarriak, artisautza-produktuak eta arropa ikusi eta erosteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek.
Udalak antolatuta Udaberriko Azoka egongo da domekan [apirilak 3] Munitibarren. Lea-Artibai eta inguruko udalerritako ekoizleak bilduko ditu udalak lehen aldiz antolatzen duen ekimenak.
Azoka frontoian egingo da, eta 21 postutan hamaika produktu ikusi eta erosteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek, besteak beste, elikagaiak, bitxiak, osagarriak, artisautza-produktuak eta baita arropa ere.
Lea-Artibai eta Busturialdeko hamahiru ekoizlek eramango dituzte euren produktuak, eta horien artean lau herrikoak dira: Maite (makrame), Pascual del Rio (koadroak), Jesus Belaustegi (zeramika) eta Munitibarko guraso elkarteak kamiseten postua jarriko du.
Tailerra. Azokak 10.00etan zabalduko ditu ateak eta 15.00etan itxi. Tarte horretan, gainera, Txaramelaren eskutik, artisau pasta ekologikoa egiteko aukera izango dute umeek udal aretoan. Umeentzako tailerra 12:00etan izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, aldez aurretik, 94-616 40 07 edo 94-616 57 28 telefono zenbakietara deituta.
Azokan egongo diren salmahaiak:
- Sarrikola ogitegia. Ogia eta pastelak (Larrabetzu).
- Eneko bitxiak. Bitxiak (Durango).
- Gabrek. EHko arropa (Durango).
- Eskulore. Lore lehorrak (Larrabetzu).
- Felix LarraƱaga. Egur tailak (Zaldibar).
- Txaramela. Pasta ekologikoa (Muskiz).
- h.diseinuak. Arropa artisua (Aulesti).
- Larruz. Ahuntz gazta (Markina-Xemein).
- Anwar. Haziak eta belarrak (Bermeo).
- Kostabi. Barazkiak (Oleta).
- Izan. Makrame (Mendexa).
- Maite. Makrame (Gerrikaitz).
- Lauky. Osagarri jasangarriak (Berriatua).
- Rubenaker. Eztia (Ajangiz).
- Pascual del Rio. Koadroak (Gerrikaitz).
- Jesus Belaustegi. Zeramika (Gerrikaitz).
- Arantza Koadroak (Mendata).
- Orratz. Umeentzako osagarriak (Soraluze).
- Katxalote. Arropa (Deba).
- Axpe sagardotegia. Sagardoa (Markina-Xemein).
- Guraso elkartea. Kamisetak (Munitibar).