Haurrak eta nagusiak askaltzeko batu dira Berriatuan
Anaitasuna herriko jubilatu elkartearen ekimenez, ume, gazte eta nagusiak batu ziren barikuan [apirilak 1] Berriatuan. Ibilaldi bat egitea aurreikusita bazeukaten ere, eguraldia ez zuten lagun izan, eta horren ordez
merienda goxoaz gozatzeko aukera eduki zuten. Tarte atsegina partekatu zuten denek elkarregaz Anaitasuna elkartearen lokalean.