Juana Ibaibarriaga markina-xemeindarrak 100 urte bete ditu
Senideez inguratuta ospatu du urtebetetzea; Markina-Xemeingo Udalaren oparia ere jaso du.
Joan den barikuan [apirilak 1] 100 urte bete zituen Juana Ibaibarriaga Anakabe markina-xemeindarrak, eta senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen urtebetetzea bera bizi den San Roke egoitzan. Udal ordezkarien bisita ere eduki zuen Ibaibarriagak; Luis Egurrola alkateak bisita egin zion San Roke Egotetxera, eta lore-sorta oparitu zion udalaren izenean.