22. Korrikaren Lea-Artibai eta Mutrikuko ibilbidea eta eguneratutako ordutegiak
22. Korrikaren lekukoa Lea-Artibai eta Mutrikun zehar ibiliko da gaur [apirilak 7], eskuz esku. 18:20 inguruan ailegatuko da Ispasterrera Bedaronatik, eta 23:07ak aldera helduko da Mutrikuko mugara Gizpuzkoan sartzeko.
Ttipi-ttapa ttipi-ttapa, badator Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura. Mugitzen den ekintza bat izanik, ordutegian ere aldaketak izaten ditu. Eta, beraz, aurreikusten den azken ordutegia jakinarazi dio Lea-Artibaiko AEK-k HITZAri.
Ondorengoa izango da Lea-Artibai eta Mutrikuko Korrikaren ordutegia:
- Ispaster. 18:20.
- Lekeitio. 19:05.
- Amoroto (Oleta). 19:30.
- Gizaburuaga. 20:00.
- Aulesti. 20:30.
- Markina-Xemein. 21:30.
- Berriatua. 22:15.
- Ondarroa. 22:45.
- Ondarroatik Mutrikura bidean. 23:07.
- Mutriku. 23:35.
Bestalde, eragile ugarik eman dute kilometroa hartzeko izena, eta kilometroak banatzen aritu dira AEK-ko arduradunak. Hemen, lekukoak eramango dituztenen zerrenda, ibilbidea eta non hartuko duten lekukoa:
Girotzen joateko, 2019an egindako 21. KORRIKAREN HERRIZ HERRIKO ARGAZKI GALERIAK:
[OHARRA: galeriak Korrika pasa den herrien arabera daude antolatuta, ez lekuko eramaileen herrien arabera]