Erdi Aroko jaia antolatzeko batzarra
Bigarren batzar baterako deia egin du Ondarroako Udalak, jaia antolatzen jarraitzeko asmoz.
Martxoaren 28an egin zen Erdi Aroko jaia antolatzen hasteko lehen batzarra, Ondarroako Udaleko kultur saila herriko taldeekin bildu zen. 2022ko Erdi Aroko jairako lehenengo ideiak eta proposamenak jaso zituzten.
Lehen bilera hori egin ondoren, antolakuntza kudeatzen jarraitzen dute, eta oraingoan, Ondarroako elkarte, ostalari, herritar eta gainontzeko eragileekin batzeko deialdia egin dute. Batzarra, astelehenean [ apirilak 11], izango da, 19:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.