Maskararik barik, apirilaren 19tik aurrera
Barrualdeko maskarak kentzea proposatu du gaur [apirilak 6] Carolina Darias Osasun ministroak Toledon egin den Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan.
Barrualdeko maskarak ez dira derrigorrezkoak izango apirilaren 19tik aurrera, Aste Santuaren ondoren. Garraio publikoan eta osasun-zentroetan soilik erabili beharko dira, hala nola ospitaleetan, osasun-zentroetan edo adinekoen egoitzetan. Horixe proposatu die Carolina Darias Osasun ministroak autonomia-erkidegoei gaur [apirilak 6] Toledon egin den Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan.
Proposamena apirilaren 19tik aurrera barrualdeko maskarak kentzea da, egun horretan Espainiako Ministroen Kontseiluak egingo duen bileran neurri hori onartzea aurreikusten baita.
Barrualdeko maskara indarrean geratzen zen azken neurrietako bat zen, izan ere, joan den otsailaren 10etik ez da derrigorrezkoa kanpoan erabiltzea.