Radixu irratia 48 ordu zuzenean emititzen
Ondarroako Radixu Irratixak 31 urte betetzen dituela ospatzeko antolatu dute ekimena eta 105.5 FM edo radixu.info bidez entzungai egongo dira.
Egitarau zabal bat osatu dute etenik gabeko asteburuari ekiteko. Barikuan 22:00etan hasiera emango diote eta domekan 22:00etan amaituko dute. Hainbat irratsaio izango dituzte egitarauan, lehen izan zituztenetako batzuk, eta baita oraingoak ere. Gainera, aipatu dutenez, Markinako EUP! Irrati librekoen parte hartzea izango dute.
Bestalde, egitarau honen baitan dagoen atal baten berri izan dugu, hain zuzen ere, zapatuan 9:00etatik 12:00etara emitituko den UXOLA irratsaioa egingo dutenek aurreratu zutenez, herriko alkatea eta alkateordearen eskutik udaleko azken albisteen berri izateko aukera eskainiko dute. Ondoren, Aurrera K.E.ko lehendakari den Mikel Santiso eta Aurrera M.T-ko lehendakari den Fede Arantzamendi elkarrizketatuko dituzte.
EGITARAUA:
- Apirilak 8, barikua
- 22:00. Kukulumutxun
- 00:00. Ondarroako Hooligansak.
- Apirilak 9, zapatua.
- 02:00. Naranja azule.
- 04:00. 9 milimetro.
- 07:00. Radixu max-mix (2).
- 09:00. Uxola
- 12:00. EUP! Markina-Xemeingo irrati librea.
- 14:00. Kantu-kontari.
- 16:00. Boga eta zixe.
- 18:00. One drop session
- 20:00. Hilbehera eta sdr.
- 22:00. Time to roots.
- 00:00. Kritikal blues.
- Apirilak 10, domeka.
- 04:00. Bon Vivant.
- 07:00. Terranobako salau.
- 10:00. Azken mohikanoak.
- 14:00. Jon Porruren ortua
- 16:00. Binilo artin galdute.
- 18:00. Azkan ati itxi.
- 20:00. Toleta apurtu.
- 22:00. Amatxueri.