Mutriku BHI institutuak 22.Korrikari omenaldi egiteaz gain erronka bat antolatu zuen, ekimenari ekarpen ezberdin bat egiteko asmoz.
Ostegunean, Ikastetxeko ordutegi barruan, hau da, 8:00etatik 14:00etara, beraien lekukoa eta mezua eskuan hartuz, 75 kilometro osatu zituzten ikasle eta irakasleen artean.
Hasiera batean erronkaren helburua 800 metroko ibilbideak txandaka eginez, 42 kilometro inguru egitea zen, hau da, maratoi baten distantzia. Baina parte hartzea espero baino handiagoa izan zen, eta azkenean erronkaren hasierako helburua gainditu zuten, ia bikoiztera helduz.
Erronkarekin bat egin zuten guztiei esker eguna berezi bilakatu zen eta gainera martxa hartu zuten gauen igaro zen Korrika handia girotzeko.