Lea-Artibai eta Mutrikuko kale eta errepideak bete ditu 22.Korrikak
18:29an sartu zen Korrika Ispasterretik eta ia gauerdian irten eskualdetik, bitartean euskararen aldeko kilometro asko.
Gogoz hartu dute Lea-Artibaiko herritarrek Korrika 2022. 18:29an sartu da eskualdean, Ispasterretik. Ordurako jendetza zegoen Korrika noiz ailegatuko zain, eta ondorengo kilometroetan ere jendetzak bat egin zuen euskareren aldeko aldarriagaz. Euskal Wikilarien elkarteak hartu zuen Lea-Artibaiko lehen lekukoa. “Denboraz nahiko ondo joan gara eta horrek beti ematen dizu lasaitasun puntu bat, ez dut uste erritmoagatik inor kexatuko denik”.
Lekeitiora 15 minutu berandu heldu bazen ere, denbora berreskuratzea lortu zuen Korrikak. Arlo horretatik, eguraldia lagun izatea eskertzekoa izan zen. Tenperatura epelak lagun, adin guztietako herritarrek hartu zuten lekukoa Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondarroako Errenteri auzoan, Euskal Hintxaken kilometroa gorri kolorekoa izan zen bengalen keari esker. Hain gustura zihoan jendea, Korrika pasa ostean oraindik asko izan ziren kalean geratu ziren herritarrak.
HERRIZ HERRIKO ARGAZKI GALERIAK:
[OHARRA: galeriak eta bideoa Korrika pasa den herrien arabera daude antolatuta, ez lekuko eramaileen herrien arabera]