Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Bereziak
    • HAUTESKUNDEAK 2023
    • GEUREAN BAI ZERBITZU GIDA
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

"Oso Korrika garrantzitsua izan da"

Lea-Artibai eta Mutriku
Euskara

22.Korrikaren balorazioa egin du AEK-k gaur [apirilak 11] goizean Donostiako Boulevard-eko kioskoaren ondoan. AEKren ustez, gizartearentzat ere, "Korrika tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko; euskaraz bizi nahi duela adierazteko".

AEK-ko arduradunak gaur goizean 22.Korrikaren balorazioa egiten. ARgazkia: AEK
2022/04/11
Eider Mugartegi

22. Korrikak helburuak bete dituela jakinarazi du AEK-k, batetik, euskararen aldeko kontzientzia, herri-gogoa, hauspotzea, eta bestetik, AEKren aldeko babes ekonomikoa jasotzea, eguneroko lana indartzeari begira. Urtebete geroago izan bada ere, euskararen olatua berreskuratzea eta errepidera ateratzea “oso garrantzitsua” izan dela esan dute, baita azarotik hona Korrikaren ikasturtea ia normaltasun osoz gauzatzea.

Azpimarratu dute baita, “inoiz baino argiago” dutela Korrika egiten jarraituko dutela: “edizio honek inoiz baino irmoago erakutsi digu Korrikak zein babesa izan duen; ikusi dugu hau izan dela maitatuena, kilometroz kilometro ondoen zaindu dena”.

AEKrentzat, eta, AEKren ustez, gizartearentzat ere, Korrika tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko: “indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko, eta, bereziki, tresna moduan erabiliko da euskararen auzian urrats eraginkorragoak eman daitezen”. Horrela, hurrengo Korrika 2024an izango dela aurreratu du AEK-k martxoaren 14an hasiko dela eta 24an bukatu.

Bestalde, Alizia Iribarren AEKren Koordinatzaile Nagusiak dei egin die erakunde nagusiei euskara ikastea doakoa izan dadin.”Korrikaren ingurumarian, abian jarri da doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika ere(Hitzekin. Denok euskara doan). Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Beraz, Administrazioen aldetik erabaki ausartagoak hartu beharko dira”.

Zerbait fisiko. Karmele Jaio Eiguren kazetari eta idazleak idatzi du aurten 22. Korrikan, lekukoaren barruan herriz herri ibili den mezua. Emozioz bete egin zituen atzo [apirilak 10] Korrikaren azken metroak lekukoa eskuan, eta 11 egunez lekukoan ezkutatuta egon den mezua irakurri zuen Donostiako Boulevard Zumardian egin zen amaiera ekitaldian. Hizkuntza bat ez dela bakarrik hitzekin egiten esan zuen Jaiok, “hitzekin eta gorputzekin baizik”, eta Korrikak hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela azpimarratu zuen. “Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak”.

[22. KORRIKAko MEZUA]

Euskaraz zikintzeko gonbita egin zuen idazleak, “bizitzaz lohitzeko”, eta hainbat inertziaren kontra egitera animatu zuen: “Hitzak hustu egin diren garai batean, bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz”.

Karmele Jaio Eiguren idazlea lekukoagaz. Argazkiak:AEK

Euskara “ez dela zaila, euskara nahia dela”, irakatsi duten Pello Zabala, Joan Mari Torrealdai, Elbira Zipitria, Julene Azpeitia edo Izaskun Arrue gogora ekarri eta eredu bezala ere jarri zituen azken mezuan Jaiok, eta euskaldun berrien eta zaharren arteko bereizketarekin bukatzearen alde ere egin zuen, “hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako, eta hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako”. Eta, gaineratu zuen, euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baino.

Erlazionatutako edukiaLea-Artibai eta Mutrikuko kale eta errepideak bete ditu 22.Korrikak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

    Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 94-684 44 36
    • lea-artibai@hitza.eus
    • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.