Bera Kruz Ikastolako ikasleek karrozeria onenaren saria lortu dute
Markina-Xemeingo ikastolako DBH2ko ikasleek 'Bridgestone Trapaga Urban Race' lasterketan parte hartu zuten domekan [apirilak 24]
Parte hartzaileak, Euskal Herriko, Galiziako eta Asturiasko hainbat tokitako zortzi talde dira. Markina-Xemeingo Bera Kruz Ikastola Formula 24 mailan lehiatzen dute, hau da, 11 eta 16 urte bitarteko gazteen mailan. DBH2ko ikasleek ‘Bridgestone Trapaga Urban Race’ lasterketan karrozeria onenaren saria jaso zuten domekan [apirilak 24].
Greenpower Iberia Bridgestone hezkuntza ekimena autoen lasterketa multzo bat da, eta bertan 9 eta 25 urte bitarteko haur eta gazteentzat dago bideratuta. Hauek hainbat hezkuntza erronka gainditu behar dituzte, negozio plan bideragarri bat diseinatzeko, eta, gainera, ekitaldietara joateko ibilgailu elektrikoen talde propioa diseinatu eta eraiki behar dituzte. Ekitaldi honen helburu nagusia da gazteenek mugikortasun iraunkorrak biltzen dituen arlo guztietara ohitzea da, eta aldi berean, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak sustatzea.