Bariku [apirilak 29] goizean hasi eta maiatzaren 8ra bitartean egongo dira ikusgai Aberasturiren artelanak. 200 pieza inguru izango direla azaldu du.
Paddle surf Txapelketa lehiatu zen asteburuan, Asturiasko Trasona urtegian, eta bertan parte hartu zuen Ondarroako familiak.
Artibai ibaiaren inguruak garbituko dituzte goizean. Ondoren, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetako estropadak lehiatuko dira.
Markina-Xemeingo zentro teknologikoa Nafarroako Unibertsitateak zuzentzen duen Cardioprint proiektuaren parte da beste bost bazkiderekin.
Maiatzaren 1a probestu nahi dutela esan dute, "langileria iraultzailearen memoria ekartzeko, egungo proletargoa borrokara deitzeko eta Kontseilu Sozialistak ezagutzera emateko".
Apirilaren 17an hil zen puntista ohi etxebarritarra, elizan emango diote azken agurra domekan [maiatzak 1] 11:00etan.
Lekeitioko herri mugimenduek egin dute deialdia. Eskolapean egingo dituzte ekimenak.
Datorren astean emango die Berrituko San Gregorixuei hasiera Kaxerok, baina apurka-apurka girotzen joateko ekimenak egongo dira asteburu honetan ere udalerrian.
Akerbeltzen antxumak eta Uribe Kostako Gerri maltxurrak taldeek jokatuko dute kanporaketa Buztarri tabernan. Lekeitioko Poto Baptist School taldeak Iurretan egingo du bertsotan.
Markina-Xemeingo ikastolako DBH2ko ikasleek 'Bridgestone Trapaga Urban Race' lasterketan parte hartu zuten domekan [apirilak 24]
Hegaztiaren gorpua poste elektriko baten azpian zegoenez, elektrokutatua hil izanaren susmoa dago, eta hori faunaren kontrako delitu ekologikoa litzatekeela salatu dute taldetik.
Ixa Rodriguez boxeolariak eskainiko du ikastaroa, maiatzeko barikuetan.