Dantzariek girotu dituzte Ondarroako kaleak
Dantzaren Nazioarteko Eguna atzo izanik, dantza ikuskizun ederrekin ospatu dute gaur [apirilak 30], Ondarroan. 50 dantzarik osatu dute erakustaldia.
Bi urteko geldialdia izan duten arren, aurten, urtero egiten zen modura, Plaiko Zubiaren ondoko barandetan egin dituzte dantza ikuskizunak. 11:30ean eman diote hasiera Barra Txikiari Ondarroako 22 dantzari eta Lekeitioko 6 dantzarik. Ondoren, 12:00etan, Barra Ertaina abiatu dute Ondarroako 9 dantzari eta Lekeitioko 4 dantzarik. Azkenik, 12:00etan, Ondarroako 9 dantzari eta Lekeitioko 5 dantzarik borobildu dute ballet saioa, Barra Handiarekin.
Hamalaugarrenez egin den dantza erakustaldiaren antolatzaile diren Dantzarte elkartekoek eskerrak eman dizkiete Ondarroara etorri diren ballet eskoletako dantzariei, eta esan dute guztien artean “ikuskizun ederra” eskaini ahal izan dutela. Ohikoa izaten zen bezala, Plaiko Zubi inguruak jendez bete dira.
Barrak bukatu ostean, 13:15ean, Dantza kalean saioarekin jarraitu dute. Zortzi koreografi ikusgarri eskaini dituzte, dantza klasiko, garaikide, neoklasikoek osatu dute ikuskizuna. Azkenerako utziz, talde dantza osatua. Goiz girotsu naiz jendetsua izan da gaurkoa Ondarroako dantzariei esker.