Miren Agur Meaberen izendapena jaso dute 'Karmel' aldizkarian
Euskararen Akademiak otsailaren 25ean izendatu zuen Meabe euskaltzain berri.
Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren eta ohorezko euskaltzain berrien izendapenak jaso ditu Markina-Xemeinen argitaratzen den Karmel aldizkariak bere azken zenbakian (318.a). Euskararen Akademiak otsailaren 25ean izendatu zuen Meabe euskaltzain berri, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egin zen Osoko bilkuran, eta ekitaldia jaso dute Karmel-en.
Horrez gain, badira bestelako gaiak ere aldizkarian. Esate baterako, Kaxildo Alkorta euskaltzain urgazlearen biografia sakona eta bertsolari zaharren erlijiotasuna. Gainera, Joseba Aurkenerena, Xerar Urrutia, Roman Garmendia, Eukene Lizeaga, Pilare Baraiazarra edo Anttonmari Aldekoa-Otaloraren artikulu, bertso eta olerkiak ere jasotzen dira zenbaki berrian.