Bilboko Liburu Azokako Zilarrezko Luma jaso du Kirmen Uribek
Gaurtik [ekainak 2] ekainaren 12ra artean burutuko den 2022ko Bilboko Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldia burutu zen atzo [ekainak 1] Abando Hotelean, eta bertan esleitu ziren aurtengo bi Zilarrezko Lumak. "Pozarren" hartu zuen saria ondarrutarrak.
Bilboko Liburu Azokako Zilarrezko Luma jaso du Kirmen Uribe idazleak Izurdeen aurreko bizitza lanagatik, eta pozarren hartu zuen saria ondarrutarrak.
Ekainaren 2tik 12ra artean burutuko den 2022ko Bilboko Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldia burutu zen atzo [ekainak 1] Abando Hotelean, eta bertan esleitu ziren aurtengo bi Zilarrezko Lumak. Esan bezala, Kirmen Uribe izan zen saria jaso zuen hautagaietako bat, eta bigarren luma, Alan Parks idazle eskoziarrak lortu zuen, hain zuzen ere Bobby March vivirá para siempre bere hirugarren eleberriagatik.
Liburu saltzaileek emandako saria izanik, eskerrak emateaz gain hauen lana goraipatu nahi izan zuen Uribek bere hitzekin, «Idazle batentzat, liburu saltzaileek emandako sari bat jasotzea ohore bat da. Izan ere, literatura egiten dugunon kate honetan, liburu saltzaileak behar beharrezkoa diren katebegiak dira editore eta irakurleekin batera».
Kepa Torrealdai Bizkaiko Liburu saltzaileen Elkarteko presidenteak adierazi duenez “Kirmen Uribek irakurle kopuru handia mugitzen du” eta, gaurtik eta ekainaren 12ra bitartean liburua erdigunean jartzea da helburua, “protagonista bilakatu eta erdigunean jarri”. Egitarau oparoa dakar aurtengo Azokak, eta hainbat idazle egongo dira, tartean, Joseba Sarrionandia, Rosa Montero, Blue Jeans, Javier Maura, Javier Sagastiberri, Arantza Urretabizkaia, Alicia Giménez Bartlett, Mikel Santiago, Jon Bilbao, Ixiar Rozas, Toti Martinez de Lezea, eta Jon Arretxe.