Indartsu datoz Kamiñazpiko Jaiak
413 lagunek izena eman dute paelladarako, 16 bikotek pala txapelketarako eta 10 talde arituko dira playback lehiaketan.
Bihar [ekainak 3] emango diote hasiera Kamiñazpiko Jaiei, eta inoiz baino girotsuagoak izatea espero da. Izen emate datuei erreparatuz gero, argi ikusi daiteke jendetsuak izango direla, gogoz hartu baitituzte herrikoek Ondarroako auzoko jaiak.
Zapatu goizean jokatuko den pala txapelketarako hamasei bikotek izena eman dute, eta eguerdian egingo den jan edanerako inoiz baino jende gehiagok izena eman du. Gaurkoz, 26 taldek izena eman dute paelladarako, hau da, 413 lagun batuko dira Kamiñazpiko parkean ezarritako karparen azpian. Antolatzaileek aipatu dutenez “ez dakigu non sartuko garen guztiok, baina egingo dugu lekua, aurtengoa paregabea da, jendea bereziki animatuta dago”. Hortaz, zapatu eguerdiko giroa baieztatuta egongo da. Gauean, berriz, ohiko playback lehiaketarako 10 taldeak, tartean bakarlariak, ziurtatu dituzte dagoeneko.
Hortaz, bihar hasiko diren jaien zain daude herritarrak, eta hau izango da egitaraua:
Ekainak 3, barikua
- 18:00. Txupinazoa eta txosnen irekiera.
- 20.00. Pop-rock saioa, Unanue Musika Eskolaren eskutik.
- 22:00. Play-back lehiaketa.
- 23:30. Puro relajo kontzertua.
- Ondoren. Abdela music.
- 03:00. DJak: Jon Larrañaga, Ramos eta Trontxo.
Ekainak 4, zapatua
- 10:00. Kamiñazpiko Pala Txapelketa.
- 11:00. Umeentzako txirrindu ginkana, herri kirolak eta aurpegia margoztea.
- 11:00. Trikitilariak auzoan.
- 11:30. Puzgarriak.
- 13:00. Paella prestatzen hasi.
- 15:00. Bazkaria.
- 17:00. Zaldi eta zezen txikiak, frontoian.
- 18:00. Umeentzako zinema, OLEEren eskutik. Ibaiondoko etxeetako tunelean.
- 18:30. Umeentzako puzgarriak.
- 19:00. Joselu Anaiak.
- 22:00. Braulio.
- 00.00. Joselu Anaiak.
- 02:00. DJ Juseff.