Zapato Azuleko kartela kaleratu berri

Aurten ere zeresana emango du Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM) antolatzen duen Zapato Azularen kartelak. 2020an eta 2021ean ospatu ezin eta, 2022ko kartelean hiru zenbakia nabarmentzen da, eta letrak nagusitzen dira, kolore jolas erakargarri batekin datorren proposamenean, baina ohiko mezuak galdu gabe.
Hemen duzue ikusgai azkenengo Zapato Azularen argazki galeria, girotzen joateko.