Hautzara mendi irteera
Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatu du irteera ekainaren 19an izango da, eta Gorostapolo-Hautza-Izpegi gainak zeharkatuko dituen ibilbidea osatuko dute.
14 kilometroko ibilbidea izango da, eta bost ordutan egiteko modukoa dela aurreikusi dute antolatzaileek. Gainera ibilbideak desnibela izango duen arren, zailtasun ertaineko ibilbidea dela jakinarazi dute.
Irteeran parte hartzeko eguena [ekainak 16 ] da izena emateko azken eguna. Izen ematea Aparra jantzi dendan egin daiteke eta baita Burumendi taldearen webgunearen bitartez. Irteeraren prezioa 12 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 15 eurokoa gainerakoentzako.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Markinatik abiatuko da 7:00etan, eta autobusak lehen geldialdia Ondarroan egingo du; 07:15ean, Astilleruko geltokian. 07:20ean helduko da Mutrikuko Txanbolingo biribilgunera. Azken geldialdia Deban izango da 07:30ean.