Hogei lagun batu ditu Ispasterko ibilketa nordiko ikastaroak
Nahiz eta lehentasuna, adineko Ispastertarrak zeukaten, lekua eduki dute Lekeitio, Bedaru eta alboko herritako kideak hartzeko. Zapatuan [ekaianak 11] daukate azken saioa.
Ispasterreko Bizi Nagusien Elkarteak, udalaren babesagaz antolatutako ibilketa nordiko ikastaroari amaiera emango diote zapatuan [ekainak 11] Ispasterren. Ikastaroa Euskadi Trek taldeko kideak ematen ari dira eta arlo praktikoari jarraipena emango diote bihar, 10:00etatik 11:30era.
Ikastaroa maiatzaren 27an hasi zen martxan. Lehenengo ibilketa nordikoaren nondik norakoak azaldu zituzten Euskadi Trek taldeko kideek, eta lehen praktika ere egin zuten parte hartzaileek. Biharkoa, beraz, modalitate osasuntsu horri buruz ikasitakoa finkatzeko eta irteera bateratuak adosteko bigarren saio praktikoa izango da.
Guztira, 20 lagun ari dira parte hartzen ikastaroan. Nahiz eta lehentasuna, adineko Ispastertarrak zeukaten, lekua eduki dute Lekeitio, Bedaru eta alboko herritako kideak hartzeko ere.
Batetik bestera. Zapatuan berriro ikusiko dira ikastaroan izena emandako partaideak, eta Ispasterreko leku desberdinak zeharkatuko dituzte. Ibilketa nordikoa eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz oinez eta aire librean burutzen den kirol bat da, baina, jakinarazi dutenez, ez da egongo zertan makilarik eroan. Izan ere, ikastaroa emango dutenek parte hartzaileentzako eskuragarri izango dituzte zenbait makila.