230 ikasle bildu dira errugbia bultzatzeko topaketan
Bost ikastetxetako 230 ikasle bildu ziren atzo [ekainak 9], Mutrikuko San Migel zelaian.
Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola, San Migel Ikastetxea, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola, Zaldupe Eskola eta Debako Luzaro ikastetxea izan dira ekimenean parte hartu dutenak. Hain zuzen ere, LH4 eta LH5. mailako 230 ikaslek parte hartu dute MRT Mutrikuko errugbi taldeak antolatutako ekimenean.
Urteak daramatzate topaketak antolatzen, baina azken bi urteetako geldialdiaren ondoren, gogotsu bueltatu dira ekimenera. Errugbia bultzatzea helburu duten topaketetan, kirola probatu, eta ezagutzeaz gain, kirol modalitate honek dituen baloreak mahaigaineratzea da, errespetuan oinarritutako kirola izanik.
Haurrek gogotsu parte hartzen dute topaketan, hain zuzen ere, hamar kideko taldeetan antolatzen dira, eta beraien arteko partidak jokatzen dituzte. Errugbi Tag modalitateak jokatzen dute, non gerrian zintak eramaten dituzte lotuta, eta helburua zinta horiek kentzea izaten da, plakaketak albo batera utzita.
Egun girotsuaz gozatzeko aukera izan zuten lagun artean eta kirola praktikatuz, eta eguenari itxura eman zioten.