Dantza Eguna ospatuko dute Mutrikun
Gure Ametsa dantza taldeak antolatu du, bihar [ekainak 11] izango den Dantza Eguna, hain zuzen ere, Umeen Euskal Jaia eta Erromeria eguna batu dituzte aurten.
Dantza Eguna girotzeko eguna egitarau osatuagaz prestatu dute, herritarrekin batera dantza giroan zapatuaz gozatzeko.
10:30ean emango diote hasiera egunari, Alboka ondoko plazan batuko baitira ume guztiak. Antolatu ostean, 11:30ean Kalejiragaz hasiko dira.
12:00etan Goiko Plazan Alardea egingo dute, eta goizagaz bukatzeko, 13:00etan, Goiko Plazatik hasita herritarren parte hartzeko euskal dantzen ekimena antolatu dute.
Baina eguna ze da hor bukatuko, 18:00etan, Gauargi erromeria taldea igoko da oholtzara, arratsaldea girotzeko asmoz. Antolatzaileek hurbildu nahi duen oro animatu dute baserritar jantzi eta egunagaz bat egitera.
Beheko Plaza
Gainera, Beheko Plazan ohiko Merkatu Txikia burutuko da, herriko ekoizleen produktuak bistaratu eta kontsumitzaileen eskura jartzeko helburuagaz. Ibiri eta Ekoalborazek baratzeko produktuak eskainiko dituzte, horrez gain, Iratxe
landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta eta Amaia Aberasturi- ren artisautza ere erosteko aukera egongo da
Bestalde, LumaGorri oilaskoa erreta dastatzeko aukera egongo da, 09:00etatik 14:00etara bitartean. LumaGorri Baserriko Oilaskoak, Euskal Herriko baserritarrek hazitako oilaskoak dira, hain zuzen ere, Mutrikun Erdikua baserrian.