Ikastaro eskaintza oparoa asteon, Etxelilan
'Bullyng homofobikoari aurre egiteko tresnak', 'Zer da erotizatzea?' eta 'Bota uxu' ikastaro eta formakuntza saioak eskainiko dira asteon.
- Bullyng homofobikoari aurre egiteko tresnak formazioa antolatu du Ondarroako Udalak, Hezikidetza egitasmoaren baitan, hain zuzen ere, hezkuntza ez formaleko hezitzaileei zuzenduta. Parte hartzeko bi ordutegi egongo dira aukeran; 09:00etatik 11:00etara edo 16:00etatik 18:00etara bitartean.
- Neska Gazteen Txokoan, Zer da erotizatzea? tailerra eskainiko dute, eta Iraide Gulin Garcia izango da bideratzailea. 17:00etatik 19:00etara bitartean burutuko da.
- Bota uxu! irrintzi ikastaroa antolatu dute Etxelila eta Udaleko Berdintasun Sailak lankidetzan. 18:00etatik 20:00etara bitartean burutuko da eta, Nekane Akarregi Amutxastegi irrintzilaria izango da ikastaroa bideratuko duena. “Herri irrintzilari ugari daude munduan, tartean gurea. XXI. mendean egon arren, zorionez, bizirik daukagun antzinako altxor txikia dugu irrintzia”, esanez bide emango diote ikastaroari. Hortaz, ” boteretsu sentitu, lotsak galdu, eta bihotza alaituko dizun” ikastarora izena emateko matrikula fitxa bete eta 5 euro ordaindu beharko dira. Goizetan, Udal Diru-Bilketa bulegoan egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan.