Mobilizazioak deitu dituzte Barakaldoko hilketa matxista salatzeko
Apirilaren 26an hil zen emakumea Gurutzetako ospitalean. Ertzaintzaren ikerketak ondorioztatu du lesioak ezin zirela eroriko baten ondorio izan.
Joan den eguenean [ekainak 9] Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen Barakaldon, bere ama hiltzea egotzita, eta horren harira mobilizatzera deitu du mugimendu feministak. Deialdi horregaz bat eginezĀ elkarretaratzeak egingo dira gaur [ekainak 14], Lea-artibain:
- Ondarroa: elkarretaratzea martitzenean [ekainak 14] 19:30ean, Alamedan.
- Lekeitio: Potxuak Martxanek deituta, elkarretaratzea martitzenean [ekainak 14], 19:30ean, Eskolapean. Lekeitioko Udalak ere erahilketa gaitzetsi eta Potxuak Martxan herriko talde feministak egingo duen elkarretaratzeagaz bat egiten du.
- Aulesti: elkarretaratzea eguenean [ekainak 16], 20:00etan, Aulestiko plazan.
Gertaera. Apirilaren 26an hil zen emakumea Gurutzetako ospitalean. 53 urteko gizonezkoak ziurtatu zuen adineko amak erorikoa izan zuela, baina ospitaleko osasun langileek indarkeria zantzuak sumatu zizkioten hilotzari, eta auzi medikuei eman zieten abisua. Ertzaintzaren ikerketak ondorioztatu du lesioak ezin zirela eroriko baten ondorio izan. Hortaz, Barakaldoko instrukzio-epaitegi batek prozedura zabaldu du, eta ikerketak aurrera jarraitzen du. Gainera, ikertzaileek egiaztatu dute biktimak hasieratik ez zuela jaso beharrezko arreta.