Solabarrietak eta Badiolak zilarrezko bi domina eskuratu dituzte
World Cup Chatearoux 2022 Txapelketan munduko errekorra hautsi eta zilarrezko bi domina eskuratu dituzte.
Frantzian lehiatu da World Cup Chatearoux 2022 Txapelketa, eta Ager Solabarrieta eta Maite Badiolak osatutako bikote ondarrutarrak emaitza izugarriak eskuratu ditu. Etzandako eta zutikako modalitateak lehiatu, eta bietan bigarren postua eskuratu dute ondarrutarrek. Hori gutxi ez balitz, munduko errekorra hautsi dute zutikako modalitatean.
Etzandako modalitatea izan zen lehena lehiatzen, eta bigarren postua eskuratu ondore, Solabarrietak azaltzera eman zuenez “bigarren postura eskuratu dut. Lehenengoa lortu duenak, izugarrizko tirada egin du, hortaz, txapela kendu eta irabazlea zoriontzea besterik ez da geratzen”.
Domeka goizean lehiatuko zen, berriz, zutikako modalitatea. Sailkapen tiraldietan, aurretik ere berea zen munduko errekorra haustea lortu zuten, hortaz, Solabarrietak bere markak hobetu eta munduko errekorra izaten jarraitzen du. Ondoren, finala lehiatu eta bigarren postua eskuratzea lortu zuen bikoteak, bigarren zilarrezko domina lortuaz.
