Mugerza eta Albisu kirolariei harrera, Mutrikun
Atzo [ekainak 17], barikua, 19:00etan, Mutrikuko Udalean harrera egin zioten Ander Albisu eta Ugaitz Mugerza kirolariei.
Ander Albisu eta Ugaitz Mugerza Mutrikuko kirolariek azken egunetan izan dituzten emaitzak bide, harrera egin zitzaien udaletxean, merezitako errekozimendu gisa.
Ander Albisuk ekainaren 14an, Aizarnazabalen, ospatu zen Gipuzkoako bakarkako erlojupeko lasterketa irabazi zuen txirrindularitza egokitua kategorian. Ondorioz, eta lehen aldiz, Gipuzkoako txapelduna dugu Albisu. 22 minutu eta 15 segundo behar izan zituen Aizarnazabalen hasi eta 14,5 kilometroko ibilbidea osatu ostean Aizarnazabalen amaitu zen erlojupekoa burutzeko.
Albisu Cofidis Promesa Paralinpikoen Taldeko kide da Albisu, Espainiako Batzorde Paralinpikoaren (CPE) eta Espainiako Txirrindularitza Federazioak (RFEC) lagundua.
Ugaitz Mugerzak Gipuzkoako Lehen mailako Binakako Aizkora Txapelketa irabazi zuen ekainak 4an Aiako probalekuan, Julen Alberdirekin batera. Otsailean bestalde, Mugerza Azpeitiko zezen plazan estreinatu zen Euskal Duatloi Txapelketako lehen irabazlea ere izan zen.