Azken emanaldiak eskainiko ditu Tarine Udal Musika Eskolak Berriatuan eta Markina-Xemeinen
Astelehenean [ekainak 20] Berriatuan eta martitzenean [ekainak 21] Markina-Xemeinen izango dira emanaldiak. 18:00etan hasiko da Berriatukoa.
Hamabost ikaslek parte hartuko dute lehen emanaldian, eta doinu herrikoiak zein abeslari edo talde ezagunenak joko dituzte. Horrela, besteak beste, Tchaikovskyren Swan Lake, Queen taldearen Don’t stop me now edota Zazpi jauzi herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da (Ikusi EGITARAUA). 19:30ean, berriz, hamabi izango dira jendaurrera aterako diren ikasleak. Beethovenen For Elisa, Vendettaren Ekainak 24 eta Mikel Laboaren Hegoak izango dira eskainiko dituzten abestietako batzuk. (Ikusi EGITARAUA).
Arretxinagan. Markina-Xemeingo Arretxinagako eskolako bigarren solairuan, Musikaren Eguna ospatuko dute bihar [ekainak 21]. Lehenengo, 17:30etako emanaldian, Tailerreko ikasleek parte hartuko dute, 4, 5 eta 6 urtetako ikasleek, hain zuzen ere. Epo Itai Taie eta Tutira Mainga Iwi Maoriarren kanta herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte. 6 urtetako ikasleak, gainera, lehen maila amaitu dute, eta datorren ikasturtean 2.mailan hasiko dira, hori dela eta, emanaldiaren amaieran, diploma emango dietela jakitera eman dute Tarineko arduradunek.
Eta, ondoren, 18:45ean, Piano Entzunaldia egongo da. Guztira, hemezortzi pianista jarriko dira piano aurrean: Ekain Alvarez Martinez, Libe Kareaga Aginagalde, June Garzon Melendez, Amets Varela Etxaburu, Edurne Sotres Garcia, Lara Muñoz Aliende, Gadea Alberdi Arrieta, Maria Arrate Noya, Razven Andrei Grigore, Lorea Asumendi Obremska, Maren Kareaga Azpiri, Jokin Bilbao Arriola, Amaia Mandiola Goiogana, Xabier Pacho Cabo, Iraia Leibar Juaristi, Karle Etxaniz Uribe, Kaiet Elustondo Pujana eta Izarra Olabe Kareaga. (Ikusi EGITARAUA).
Horien guztiorien emanaldiaren amaieran ere diploma emango diote pianoko ikasle bati, 2.6 mailako azterketa gainditu duelako.