Felix Delgadok irabazi du I. Mutrikuko Goitibera Lasterketa
Tranpan Behera taldeko Josue Elezgarai eta Aiert Elezgarai mutrikuarrek osatu dute podiuma.

Zapatuan [ekainak 18], 16:00etan lehiatu zen Mutrikun, Euskal Inertziaren Kopako laugarren proba baliagarria. Herriko Tranpan Behera Goitibera Taldeak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatutako lehenengo Mutrikuko Goitibera lasterketa, eta hain zuzen ere, taldeko bi kide igo ziren podiumera.
Hogeita sei goitibeherak parte hartu zuten, horietatik hiru herritarrak izanik. Kalbario gainetik eman zioten hasiera bi kilometro eta 100 metroko ibilbideari. Hiru tanda egingo osatu zituzten, entrenamendukoa eta bi tanda ofizial.
Felix Delgado, Delgados Gomez Behera taldekoa izan zen azkarrena, bi minutu eta 21 segundoan osatu zuen ibilbidea, garaile izendatuz. Sei segundora etorri zen bigarren sailkatua, Josue Elezgarai mutrikuarrak bi minutu 28 segundo eta 31 ehuneneko behar izan zituen bigarren postua eskuratzeko. Aier Elezgarai herritarrak osatu zuen podiuma, bi minutu 32 segundo eta 28 ehuneneko denbora lortuaz.
Pozik osatu zuten podiuma Tranpan Behera Inertzia taldeko bi partaideek. Parte hartzaileen artean zegoen hirugarren mutrikuarrak, Jon Acemelek, 3 minutu 2 segundo eta 34 ehuneneko denboran osatu zuen ibilbidea, hamaseigarren postua eskuraturik.