Kamiñazpiko museoa, martxan
Eguenean [ekainak 16] hasi zen Lian nazioarteko artista Kamiñazpiko obra burutzen. Aste eta erdi-bi aste inguru iraungo duela aurreikusten da, betiere eguraldiaren menpe egonik.
Ondarroako Udalak nazioarteko proiektu artistiko bat egiteko proposamena jaso zuen: Mundu mailan bere lanengatik ezaguna den Lian muralgileak bere obra Ondarroan zabaldu nahian, Kamiñazpi auzoa aukeratu zuen horma lan bat burutzeko. Horrela, maiatzean informazio hitzaldia deitu zuen Ondarroako Udalak Kamiñazpiko auzotarrentzat.
Proiektuak hainbat auzotarren interesa piztu zuen, eta hainbat komunitatek eman zuten baiezkoa beraien hormak margotzeko proposamenari. Hortaz, informazio bileran aipatu zen modura, urtean margolan bat egiteari ekingo diote. Lehenengo horma lanagaz hasi da Lian, hain zuzen ere, joan den egunenean [ekainak 16] eman zien hasiera lanei. Udalak aipatu dutenez, aste eta erdi-bi aste inguru iraungo dutela aurreikusi dute, betiere eguraldiaren menpe egonez.
Proiektua.“Kamiñazpi auzoa hobetzeko, Ondarroa mundu artistikoan nabarmentzeko eta publiko zabalagoa erakartzeko, auzoko pareta ezberdinetan horma-irudiak egitea proposatzea erabaki zen, nazioarteko muralgile ospetsu baten eskutik, hain zuzen ere, nazioartean ezaguna den Lian (MuralesLian) muragilearen esku-hartze artistikoagaz. Artista mundu osoko hormak apaintzen ari da bere lanekin.