Kantaizeren 25.urteurreneko kontzertua
Kantaizeren 25.urteurren kontzertua eskaini zuten zapatuan [ekainak 18], 20:00etan, Ondarroako Andra Mari elizan.
20:00etan eman zioten hasiera, 25 urte bete dituen Kantaize Abesbatzaren 25. urteurreneko kontzertuari. Entzuleak prest zeuden emanaldiagaz gozatzeko, eta halaxe izan zen.
Unanue Kamara Korala eta Euge Bidegain musikarien laguntzagaz, kontzertu berezi bat eskaini zuten Ondarroako Andra Mari elizan.