Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak hitzaldi bat antolatu du, ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean, eta kontraturik gabeko lanak jarriko dituzte erdigunean.
Hitzaldian kontraturik gabeko lanen baldintzak eta eskubideak aztertuko dituzte, eta baita errealitate horrek langile klasearentzat dituen inplikazio politikoak ere: “Ohikoak dira kontraturik gabeko lanak, eta uda denboraldiarekin areagotu egiten dira. Egutegirik ez izatea, nagusiak azken momentuan abisatzea, ordaindu gabeko orduak, bajarik ez izatea… sarritan bizi ditugu halakoak, esaterako, ostalaritzan, zaintza-lanetan edo klase partikularretan”. Gainera, lan esparru hauetan proletalgoaren defentsarako mekanismoak garatzeko beharraz eta horretarako aukerez hitz egingo dute.
“Lea-Artibai nagusiki zerbitzuen sektorera bideratutako eskualdea izanik kontraturik gabeko lanak asko dira”, hortaz, hitzaldiaren asmoa eskubideez eta borrokarako aukerez hausnartzea izanik, Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistatik hitzaldira bertaratzeko deia luzatu dute.