Azterketak euskaraz egitearen alde
Zubi Zahar Herri Ikastolaren aurrean batu dira ikasle eta irakasleak azterketak euskaraz egitearen aldeko borrokagaz bat egiteko.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatu du Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboagaz batera. Ikastola guztietan elkarretaratzeak deitu zituzten urte hasieran, eta azken asteetako gorabeherak tarteko, LAB Ikastolak-ek proposamen bat luzatu du asteon, “Seaskako guraso, langile eta ikasleekin elkartasunean ikastolen atarietan Azterketak euskaraz leleopean bildu eta argazkiak ateratzea”. Deialdiagaz bat eginda, Ondarroako Zubi Zahar Herri ikastola aurrean batu ziren atzo [ekainak 20].