Denboraldiko lehen hegaluzeak deskargatu dituzte Ondarroan
Barikuan [ekainak 17] 'Totaio'-k ekarri zituen lehen 150 kiloak. Atzo, [ekainak 20] 5.577 kilo deskargatu zituen 'Kalamu'-k .
Aurtengo lehenengo hegaluzeak Totaio lekeitiarren eskutik sartu ziren barikuan [ekainak 17] Ondarroako portura: 150 kilo deskargatu zituzten. Lehenengo kiloak eta kopuru gutxi izanik, salmenta prezioak nabarmen egin zuten gora. Tamaina ertainekoak 7,8 euroan saldu ziren eta tamaina handikoak 12,35 euroan.
Atzo [ekainak 20], Kalamu izan zen portura sartu zena, 5.577 kilo hegaluze zeuzkala. Denboraldiko lehenengo deskarga indartsua izan da kopuru aldetik. Salmentan ere nabaritu egin da barikutik astelehenerako aldea. Tamaina ertainekoak 5,77 eurotan saldu ziren eta tamaina handikoak, berriz, 7,31 euroan.
Kanpainari hasiera emanda eta txalupak itsasoan daudela, hurrengo orduetan ere hegaluze gehiago deskargatzea espero dute.