Zortzigarren barazki dohaintza egin dio Lekitto Bedarrak Elikagaien Bankuari
Guztira, 70 letxuga eta kukulu, 5 kilo kalabazin eta 6 kilo tipula zuri eman dizkiete. Egunenean [ekainak 23] X. Urteurreneko ekimenei lotutako besta ekintza bat egongo da.
Bero handia jasan zuten arren, joan den eguenean [ekainak 16] ere, Lekitto Bedarrakoek bere konpromisoa bete eta aurten, zortzigarren aldiz, Elikagai Bankuari eman zizkieten Usotegiko berdurak. Guztira, 70 letxuga eta kukulu, 5 kilo kalabazin eta 6 kilo tipula zuri eman zizkieten.
Bide batez, ekintza aprobetxatu zuten baratze-maila berri bat letxuga landareekin beteteko. “Barazki berriak izateko hemendik 45 egunetara”.
Bestalde, X. Urteurrena ospatzeko antolatu duten Auzolan hilaren ekimenekin jarraituz, kalabazin eta pepino landaketak egiteko asmoa daukate eguenean [ekainak 23]. Betiko modura, 16:00etan izango da hitzordua Usotegin.