Itsasoa erdigune mutrikuko San Pedro jaietan
Hiru eguneko egitarau oparoagaz datoz aurten Mutrikuko San Pedro Jaiak.
Ospakizuna aurrera eraman zen azken urtean jai xumeagaz ospatzea erabaki zuten arren, indartsu datoz aurten, kostaldeko herri izanik gainera, Elkano Itsas Herria erakusketa izango dute ekimen garrantzitsu bezala.
Itsasoa erdigune
San Pedro egunean emango diote hasiera jaiei, ekainaren 29an, eguerdian bilduko dira moila zaharrean, itsasoan galdutako mutrikuarren merezitako omenaldia egiteko. Eta ekimen berezi horregaz hasiera emanda, ostiralera salto eginez jarraituko dute ospakizunekin.
Ostiralean ezarriko dute Mutrikuko Portuan Elkano Itsas Herria erakusketa eta asteburu osoan egongo da ikusgai, kostaldeko herrietan geldialdiak egiten ari den ekimenaren baitan datorren berezitasuna. Arratsaldeko 19:00etan helduko da, hain zuzen ere, Juanita Larando patatxaren etorrera, eta harrera instituzionalaz gain, Xabier Alberdirekin batera solasaldi historiko bati bide emango diote. Ondoren, bertso saio batekin biribilduko dute eguna.
Larunbatean, hainbat ekimen ezberdinekin osatuko dute eguna mutrikuarrek, historia, kirola eta kultura uztartuko dituzte. Asteburu osoan egongo den bezala, Arrietakua Jauregira bisita gidatua egingo da, eta Mutrikuko Turismo Bulegoa izango da irteera puntua. Gainera Elkanodeskontu kodea erabilita sarrerak prezio erdian lortzeko aukera dago. Arratsaldean, Yurrita Group VI. Bandera lehiatuko dute, Mutrikuko portuan. Gauean, Herriko Elkarteen kontzertua eskainiko dute Txurruka plazan. Bertan herriko taldeek parte hartuko dute, zapatu gauaz herritarren artean gozatzeko, tartean, Gure Ametsa Dantza taldea, Musika Banda, Akordeoi taldea, txistulariak, Antzerki taldea, Madalen abesbatza, Kantuz bizi abesbatza eta Anaiarte abesbatza bilduko dira.
Igandean ekimen kulturalei bide emango diote, Arrietakua Jauregia bisitatzeko aukera eta Elkano Itsas Herriaren erakusketa bisitatzeko. Juanita Larando patatxean arraunketa saioak ere burutuko dira.
EGITARAUA
Ekainak 29, eguaztena
- 12:00. Itsasoan galdutako mutrikuarrei omenaldia, Moila Zaharrean.
Uztailak 1, barikua
- 11:30. Arrietakua Jauregira bisita gidatua.
- 16:30. Elkano Itsas Herria erakusketa, portuan.
- 19:00. Juanita Larando patatxaren etorrera, eta harrera.
Uztailak 2, zapatua
- 11:00-20:00. Elkano Itsas Herria erakusketa, portuan.
- 11:30. Arrietakua Jauregira bisita gidatua.
- 12:00. Juanita Larando patatxan arraunketa saioak.
- 16:30. Yurrita Group VI. Bandera, traineru estropadak
- 23:00. Herriko elkarteen kontzertua, Txurruka plazan.
Uztailak 3, domeka
- 10:00. Arrietakua Jauregira bisita gidatua.
- 11:00-20:00. Elkano Itsas Herria erakusketa, portuan.
- 11:00. Arrantzari lotutako lanen erakustaldia.
- 12:00. Juanita Larando patatxan arraunketa saioak.
- 12:00. Pintxoak dastatzeko aukera, portuan.
Uztailak 4, astelehena
- 15:00. Juanita Larando patatxaren irteera.