21 kilometroko proba lehiatu zuen Kareagak, eta 1.30,41eko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko.
Markina-Xemeinek Lezamaren kontra jokatuko du, Munitibar kanporatu ostean.
Berriatuko Futbol Taldeak Algortako Arraultzaldeon taldearen kontrako partidua 4-2 irabazi du, bigarren mailan mantentzeko. Penaltietan argitu da markagailua.
Bost urteren ostean, aurten berriro ospatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 24an hasiko da txapelketa, eta guztira, hamalau saio izango ditu abenduaren 18an Iruñeako Nafarroa Arenan izango den finalaren aurretik.
Pandemia aurretik zuten formula berdinagaz datoz Munitibarko San Pedro jaiak, hiru eguneko egitarauaz.
Kaleak jendez josita, kolore urdina nonahi eta jai giro ezin hobea. Edonori galdetuz gero, denek dakite erantzuna, zertaz ari gara? Zapato Azulaz.
2023ko Ibilaldiaren helburuak eta leloa aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak. Euskaragaz jolasteko helburuagaz, 'Xe' izango du lelo jaiak: "Gure herria, gure herrixe, horrelakoxea delako: bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe"
Parte hartu nahi dutenek lehenengo entsegu egunean izena emateko aukera izango dute, ekainaren 27an, hain zuzen ere.
35. Itsas Igeri Zeharkaldia Elena Fernandez Iturrioz memoriala egingo dute uztailaren 16an, Ondarroako Arrigorri hondartzan, eta izen ematea zabalik dago.
Atzo [ekainak 22] plazaberripean hizkuntza ohiturak aldatzearen helburua berretsi zuten.
Era berean, bazkaldu osteko Herritxouan eman daiteke izena.