Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ibarzabal eta Galletebeitia ariko dira Bertsolari Txapelketa Nagusian

Lekeitio,Markina-Xemein
Kultura

Bost urteren ostean, aurten berriro ospatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 24an hasiko da txapelketa, eta guztira, hamalau saio izango ditu abenduaren 18an Iruñeako Nafarroa Arenan izango den finalaren aurretik.

2022/06/23
Eider Mugartegi

Guztira, 42 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta horien artean daude Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra eta Bizkaiko Txapelduna, eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra. Txapelketako lehenengo fasean hasiko dira kantuan biak.

Izan ere, 2017ko finalistek eta herrialde bakoitzeko txapelketetan sailkatutako bertsolariek parte hartuko dute txapelketan. Hiru fasetan banatuko da txapelketa: lehenengo fasea, finalaurrekoak eta finala.

Lehenengo faseak sei saio izango ditu: irailaren 24an hasita, bina saio jokatuko dira astebururo. Zazpi finalaurreko etorriko dira, ondoren: asteburuko saio bat jokatuko da, zapaturo. Eta azkenik, abenduaren 18an finala lehiatuko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak.

Lehenengo fasean 36 bertsolari ariko dira kantuan, denak herrialdeetako txapelketetatik sailkatutakoak: bi Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik, 5 Nafarroatik eta 3 Xilabatik sailkatuak. Ibarzabalek urriaren 1ean hasiko du txapelketa, Goitane-Irabarnen jokatuko den saioan, Galletebeitia, berriz, hurrengo egunean, urriaren 2an aterako da kantura Gasteizen egingo den saioan. Bientzako 2. txapelketa nagusia izango da.

 

Galletebeitia eta Ibarzabal.

Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea. 24 bertsolarik egingo dute kantuan finalaurrekoetan: 2017ko bost finalistek eta lehenengo fasetik sailkatzen diren bertsolariek.

Finalaurrekoak itzuli bi izango ditu: lau finalaurreko izango ditu lehenengo itzuliek eta bigarrenak, hiru. Bi saioetako puntuak batu eta taldeak aldatu egingo dituzte lehenengo itzulitik bigarrenera. Ohi modura, zortzi bertsolari aterako dira finaleko oholtzara: Maialen Lujanbio Zugasti 2017ko txapelduna eta finalaurrekoetatik sailkatutako zazpi bertsolariak.

Sarrerak. Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, gaur [ekainak 23] iluntzean hasiko dira saltzen Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak. Gaur goizean ziren saltzen hastekoak, baina arazo tekniko batzuk tarteko, momentu honetan ez dabil www.bertsosarrerak.eus ataria. “Bertsozaleek sarrerak erosteko berehalako interesa adieraziko zutela jakitun, horretarako neurriak hartu genituen, baina, hala ere, ataria erori egin da. Arazoa bideratzen ari gara eta iluntzerako prest egotea aurreikusten dugu”.

Bertsolariez gainera, Lea-Artibai eta Mutrikukoak epaile lanetan ere ariko dira txapelketa nagusian. 21 epailek osatzen dute txapelketa nagusiko epaile taldea, eta tartean daude Eneritz Azkue Basurko mutrikuarra eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.