Ondarroako IbilaldiXe aurkeztuko dute bihar, Alde Zaharrean
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuko duen 2023ko Ibilaldiaren aurkezpen jaia egingo dute herrian, bihar [ekainak 30], 19:00etan.
Pasaden astean Ikastolen Elkarteak aurkezpen ofiziala egin zuen Bilbon. Bihar, berriz, herri mailako aurkezpena egingo da, jaia merezi bezala iragartzeko asmoz.
Hori dela eta, 19:00etan emango zaio hasiera ekimenari, bi kalejira aterako dira herriko punta banatik, hain zuzen ere; Ibilaldiko denda paretik (San Inazio kalean), eta Alamedatik. Bi kalejirek bat egingo dute Alde Zaharrean, eta bertan burutuko da aurkezpen ekitaldia.
Hortaz, herritar orori gonbidapena luzatu diete, Alde Zaharrera hurbildu eta jaia herritar guztien artean gozatzeko helburuagaz.