Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Gure Zirkua Ispasterrera heldu da

Gure Zirkua Ispasterren egongo da asteburu honetan eta hurrengoan. Basokoetxe inguruan egongo da zirkua; sarrerak internetez eros daitezke, 13 euroren truke.

Alex Uriarte Atxikallende
Ispaster
2022/07/06

Gure Zirkuak, herriz herriko biraren barruan, geldialdia egingo du Ispasterren, adin guztietarako eta euskarazko zirku ikuskizuna eskaintzeko. Horrenbestez, Ispasterko Udalak kulturaren eta euskararen aldeko hautuagaz aurrera darrai, eta puri-purian dagoen euskal zirkua hartuko du datorren asteburuan eta baita hurrengoan ere. Zirkua herriaren sarreran kokatuta dagoen Basokoetxe industriagune inguruan egongo da. Herrigunetik oso hurre dago eremu hori, oinez bertaratzeko moduan, baina aparkalekua ere badu.

Barikuan hasiko da Gure Zirkuaren lehendabiziko pasea, 19:00etan. Zapatuan, ostera, pase bikoitza egingo dute: lehendabizikoa 12:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 19:00etan; domekan ere pase biko formatuari eutsiko diote. Hurrengo asteburuari dagokionez, molde bera izango dute paseek: barikuko saio bakarra eta zapatuko biak. Dena dela, beharrezkoa dela ikusiz gero, domekan beste pase bat egitea planteatzen ari dira zirkuko eta udaleko antolatzaileak. Gure Zirkuaren ikuskizuna ikustera joateko sarrerak internet bitartez eros daitezke, 13 euroren truke.

Urtebete beranduago. Ispasterko Udaleko Kultura zinegotziak, Eskarne Gogenolak, adierazi duenaren arabera, Gure Zirkua Ispasterrera eroateko helburua iaztik dator, baina, zenbait arazo tarteko, orain arte ezinezkoa izan da egitea: “Iaz ipini ginen hartu-emanetan eurekin, baina biran bete-betean sartuta zeuden eta, ondorioz, ez zeukaten data librerik geurera etorri ahal izateko”.

Duela hilabete bi, baina, zirkukoak udalagaz harremanetan ipini ziren: “Beraien biraren barruan, inguruko herrietatik zetozela komentatu ziguten, Gipuzkoako bidean zeudelako; beraz, Ispasterren geldialditxo bat egitea proposatu ziguten, eta guk gustora onartu genuen proposamena”. Gogenolak “ikusteko gauza ederra” izango dela uste du: “Pentsatzen dut inguruko udalerrietakoak ere ispasterrera hurreratuko direla, boladan dagoen ikuskizuna delako eta, oro har, tarte atsegina pasatzeko aukera ematen duelako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.