Bosgarrenez egingo dute Hiru Txirlo lehiaketa Karmen Egunez
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian 5. Hiru Txirlo lehiaketa egingo dute hilaren 16an. Izen ematea 16:30ean zabalduko dute, eta lehiaketa 17:00etan hasiko da. Hainbat sari banatuko dituzte bai bakarka, bai taldeka.
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokiak Karmen Eguneko 5. Hiru Txirlo txapelketa hartuko du zapatuan. Bola Jokorako Euskal Federazioak eta MX3T taldeak antolatutako egitasmoa izango da, eta herriko hainbat eragilek laguntza eman dute antolakuntzan.
Parte hartu gura duten guztiek bolatokian egon beharko dute 16:30ean. Ordu erdiko tartea egongo da izena emateko, 17:00etan ipiniko baitute abian lehiaketa. Parte hartzaile bakoitzak, izena emateko, 5 euro ordaindu beharko ditu.
Antolakuntza lantaldeak hainbat sari prestatu dituztela aurreratu du; horietako batzuk bakarkakoentzat daude bideratuta eta beste batzuk, aldiz, taldekakoak dira. Taldeka, hain zuzen ere, lehendabiziko hirurek jasoko dituzte sariak. Irabazleak txapela, garaikurra eta 90 euroko dirusaria eskuratuko dituzte irabazleek; bigarren eta sailkatuek, ostera, garaikur bana eta 60 eta 30 euroko dirusaria irabaziko dute, hurrenez hurren.
Bakarkako txapelketako sariak ondorengoak izango dira: irabazleak txapela, garaikurra eta batutako diruaren %50 jasoko du; bigarrenak, aldiz, garaikurra eta %30, eta hirugarrenak garaikurra eta %20. Laugarren sailkatuak larruzko gazta jasoko du. Horiez gain, emakumeek, gazteek nahiz adinekoek sari bereziak edukiko dituztela argitu dute antolakuntzatik.