Uztaileko Merkatu Txikia egingo dute zapatuan
Mutrikuko portuan atun errea dastatzeko aukera egongo da, 12:00etatik aurrera.
Zapatuan [uztailak 16] herriko ekoizleei zuzenean produktuak erosteko aukera egongo da, oraingoan, Mutrikuko PortuanĀ 09:00etatik 14:00etara egingo den Merkatu Txikian. Herriko lau ekoizleren produktuak egongo dira salgai: Goienetxe baserria, Ekoalboraz baserria, eta Ondare. Horiekin batera, Amaia Aberasturi artisauak ere ipiniko du erakusmahaia. Gainera, Mutrikuko Arraun Taldeak ere postua ezarriko du.