Artibai ibaiko olio isurketa salatu du Eguzkik
Atzo [uztailak 20] arratsaldean Artibai ibaian (Markina Xemeinen) olio isurketa bat eman zela salatu du Eguzkik. Herritar batek olio isurketa ikusi, eta jakinarazi egin zuen. Eguzkik informazio hori izanik, salaketa bat jarri du uraren agentzian. Elkartetik jakinarazi dutenez, ez da lehen aldia inguru horretan isurketak egiten direla, hortaz, jarraipen bat egingo diote gertatutakoari.
Bestalde Eguzki taldetik mezu bat zabaldu nahi izan dute: “Herritarrek isurketak eman direla ikusten badute, 112ra deitzea da egokiena. Hain zuzen ere, modu horretan protokolo bat martxan jartzen da, eta errazagoa izaten da isurketaren leku konkretua zehaztea, erantzuna ere arinago izateko asmoz”.