Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

San Antolin jaiak ospatzeko "ilusioz" daude Berriatuko Milloi auzoan

Aurreko urteetako egitaraua berreskuratu dute Milloi Auzo Elkartekoek, eta berritasun modura, desafioa prestatu dute domekarako. Berriatuan hasi eta jaiak ospatzen dituzten zelaira bizikletaz eta korrika egingo dute erronka Jon Garramiolak eta Egoitz Aranzetak.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2022/08/30

Beste urte batez auzoko jaiak ospatzeko “ilusioagaz” daudela azpimarratu dute auzotarrek. Elkarrekin jai giroan batzeko gogoz daude: “Pandemia garaian pixka bat bakoitza bere tokian egon da, eta, orain, ostera ere denok batzea da garrantzitsuena; elkarregaz egotea eta disfrutatzea. Jaien inguruan auzoa batzea eta ermitaren inguruan jaiak egitea: elkarrekin bazkaria eta ekintzak burutzea”.

Azaldu dute “gutxi gorabehera” pandemia aurreko egitarauaren antzekoa dela aurtengoa, baina aurten nobedade bat badaukate. Orain dela 27 urte bi herritarrek desafioa egin zuten, eta aurten hura gogoratzeko erronka bat egingo dute domeka eguerdian. Berriatuan irten eta Milloi gainera, jaiak ospatzen dituzten zelairano joango dira Jon Garramiolak basotik korrika eta Egoitz Aranzetak errepidetik bizikletan: “Berriatuko bi pertsonak desafioa egin zuten, bata bizikletan, errepidetik eta bestea korrika, basondora. Hura errepikatuko du zoritxarrez gurekin ez dagoen Asierren semeak; ilusio handia eduki du aitak egindakoa errepikatzeko”. Desafioa irabazten duenak eskualdeko produktuen sorta bat jasoko du txirrindulari elkartekoen eskutik, eta Milloiko auzo elkartekoek oroigarria emango diote.

Besteren artean, herri bazkariak, txapel jaurtiketa, idi probak eta briska txapelketa ez dira faltako. Halaber, Triatloi berezia hogeigarrenez egingo dute, eta talde irabazlekoek medaila bana eta txanpan botila irabaziko dituzte. Horrez gain, aurrekoetan modura, parte-hartzaile denei bazkarirako txartelak oparituko dizkiete: “Batek irabazten du, baina denei eskertzeko modua da; herriko jendeak, gazteek herriko jaietan parte hartzeak balio handia dauka guretzat, eta guk eurei estimatzeko kirolari guztiei bazkaria doan ematen diegu”. Bazkaltzeko asmoa daukaten gainerako herritarrek txosnan eskuratu beharko dituzte txartelak.

Bestalde, briska txapelketaren sariei dagokionez, txapeldunek 150 euro eta zapiak irabaziko dituzte eta txapeldunordeek 100 euro eta garaikurrak. Hirugarren sailkatzen den bikoteak 70 euro jasoko ditu eta laugarrenak 50 euro. Musean ere lehenengo lau bikoteak sarituko dituzte. Irabazleei 300 euro eta txapelak emango dizkiete; bigarren bikoteak 160 euro eta garaikurrak irabaziko ditu, hirugarren bikoteak 100 euro eta laugarrenak 80 euro.

Jaietara hurbilduko diren guztiei zein udalari eta gainontzeko babesleei eta laguntzaileei eskerrak eman dizkiete auzo elkarteko kideek. “Ea eguraldi ona egiten duen, han goian eguraldiagatik baldintzatuta egoten gara eta”.

EGITARAUA:

Etzi (irailak 1)

  • 20:00. Ezkilak, txaploguak eta ikurrina igotzea.

Barikua. San Antolin eguna (irailak 2)

  • 12:00. San Antolingo meza.
  • 13:00. XVII. Txapel Jaurtiketa.
  • 14:00. Auzotarren bazkaria.
  • 17:30. XXIV. Briska Txapelketa (izen ematea 10 euro bikoteak). 
  • 20:00. Triki poteoa Uxuek eta Uritzek girotuta.
  • 23:00. Doe taldea eta Dj Trontxo Company.

Zapatua (irailak 3)

  • 17:00. XXV. Mus Txapelketa (izen ematea ordu erdi aurretik, eta bikoteak 15 euro).
  • 18:00. Umeen jolasak: duatloia, aulki jokoa, buruhandiak…

Domeka (irailak 4)

  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Ane Labaka.
  • 13:00. XX. Triatloi berezia, korrika, bizikletaz eta motorrez.
  • 14:00. Bazkaria auzo elkartean. Tiketak txosnan egongo dira salgai.
  • 18:00. Idi probak. Bikandi (Berriatua), Usaisti (Berriatua) eta Maguregi (Barinaga).
  • Jarraian. Jaiak amaitzeko otzara bat zozketatuko dute plazan.

 

Erlazionatutako edukiaSan Antolin jaietarako zehaztapenak argitaratu ditu Lekeitioko Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.