Arnaitz Burgoa ondarrutarrak Hawaiko Ironmana lehiatuko du

Zapatuan [urriak 8] Konan burutuko den mundu mailako proba hirugarrena izango da ondarrutarrarentzat.

Zapatuan [urriak 8] lehiatuko da Hawaiko mundu mailako Ironmanaren gizonezkoen proba, eta bertan parte hartuko du Arnaitz Burgoa Egiguren ondarrutarrak. 06:25ean emango diote hasiera frogari (18:25 gure ordutegian).
 
Ez da lehen aldia ondarrutarrak Hawaiko Ironmanean parte hartzen duena, hain zuzen ere, 2014an eta 2017an burutu zituen. Burutu dituen Ironmanak kontuan izanda, Burgoaren zortzigarrena izango da hau.