2022/10/6

Lekeitiarrekin bat egingo du 45. Euskal Zine Bilerak

Jaialdiko zutabe nagusiak herritarrak izango direla esan dute, eta horien garrantzia azpimarratuz, herritarrak protagonista dituen kartel bereziak kaleratu ditu. Urriaren 20tik 23ra bitartean ospatuko da 45. jaialdia.

Oletako Eskoletxearen erradiografia

Josune Carracedok, Mari Asun Gabiolak eta Ibai Zabalak Oletako Eskoletxeari buruzko argazki erakusketa egin dute, eskolako eraikinean bertan. Argazki zaharren koloreztatzean oinarritu da.

Orio Orialki taldeko arraularia

June Aranbarri: "Taldearen konpromiso maila hau ez dut aurkitu orain arte"

Denboraldi hasieran talde berri bat osatzeko erronka izanda, lanketa eta konpromiso maila izugarriaren ostean, Eusko Tren Liga eta Kontxako bandera eskuratu ditu.

'Denboraz' liburua aurkeztu du Txakur Gorria sormen kolektiboak

Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra kolektiboko parte da, eta aurkezpenean egon da. Berria egunkariagaz lankidetzan kaleratu dute liburua.

Bolatoki berrietara zabalduko da Euskal Herriko 32. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa

Zapatuan [urriak 8], Eibarko Asola Berrin, emango diote hasiera 2022ko txapelketari. Barinagako (Markina-Xemein) eta Iruzubietako (Ziortza-Bolibar) bolatokiak txapelketako zirkuituaren parte izango dira.

Ondarroako Aringaingan taldea, berriz martxan

Emakumeen Jabekuntza eskolatik sortutako ekimenaren aurkezpena atzo [urriak 5] burutu zen, Ondarroako Etxelilan.

Merkatu Txikia egingo dute Mutrikuko Beheko Plazan

Zapatuan [urriak 8] egingo dute merkatua, eta herriko ekoizle eta artisau baten produktuez gain, Debabarreneko Lizagasar ekoizlearen produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 14:00etara.

Arnaitz Burgoa ondarrutarrak Hawaiko Ironmana lehiatuko du

Zapatuan [urriak 8] Konan burutuko den mundu mailako proba hirugarrena izango da ondarrutarrarentzat.

Gehiago